Krisialdia hasi zenetik 15.330 familik galdu dute bere etxea Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE), \'eta egoerak okerrera baino ez du egiten\'. Horren aurrean, kaleratzeei eta dauden alternatibei buruz hitzaldia eratu du, gaur, Durangaldeko M15 mugimenduak: \'Kaleratzeak: etxebizitzarako eskubidea ehorzten\'.
Frai Juan Zumarraga Institutuan izango da hitzaldia, gaur, azaroaren 18a, 18:30ean. Bertara gonbidatu dituzte Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuordea den Javier Búron, Euskadiko Hipotekek Kalte Egindakoen Plataformako Marta Uriarte eta ADICAEko (Banku, Kutxa eta Aseguruen Erabiltzaileen Elkartea) Lucía Fernandez.
Kaleratzeen aurrean dauden baliabideak eta alternatibak, zorra etxebizitza emanda kitatzea eta egungo egoeran bankuek duten erantzukizuna izango dituzte hizpide. Bait etorkizuna ere, besteak beste. "Kaleratzeek familia eta norbanakoei ekar diezaiokeen gizarte bazterkeria salatu" gura du M15 mugimenduak ekitaldi horren bitartez. Parte-hartzea irekia izango da gainera. Era berean, "administrazioen pasibitatearen aurrean alternatibak eskaintzen ahalegin" gura dute, nabarmendu dutenez.