Azaroaren 25ean, barikuan, herritarrei begirako aurkezpena egingo dute Pinondo Etxean.
Durangoko Euskal Herrian Euskarazek herritarrei begirako aurkezpena egingo du azaroaren 25eko barikuan, 19:00etan, Pinondo Etxean. Orain arte egindako ibilbidea aztertzeaz gainera, etorkizunerako dituzten erronka garrantzitsuak plazaratuko dituzte. Durangon 15 urtetik gora daramatza Euskal Herrian Euskarazek, eta euskaltzaleen parte-hartzea bultzatu gura dute.
Joan zen asteburuan EHEko hainbat kide kalejiran batu ziren trikitilariekin. Herritarrak ekimenaren inguruan informatzeko esku-orriak banatu zituzten, eta ondoren mural txiki bi margoztu zituzten alde-zaharrean. Luntx bat ere prestatu zuten.