Biktimak gogoratu dituzte Memoriaren Egunean

Anboto 2011ko aza. 11a, 09:43

Eusko Jaurlaritzaren ekimenez Memoriaren Eguna ospatu zuten, atzo, Durangon. Ezkurdin \'terrorismoaren biktima izan diren guztien oroimenez\' jarritako monolitoaren aurrean lore eskaintza egin zuten Durangoko hainbat udal ordezkarik

Eusko Jaurlaritzaren ekimenez Memoriaren Eguna ospatu zuten, atzo, Durangon. Ezkurdin \'terrorismoaren biktima izan diren guztien oroimenez\' jarritako monolitoaren aurrean lore eskaintza egin zuten Durangoko hainbat udal ordezkarik.

 \"\"

EAJ, PSE-EE eta PPko udal ordezkariek parte hartu zuten 19:00etan egin zuten ekitaldian. Lore eskaintza egin zuten lehenengo eta gero bi-hiru minutuko isilunea mantendu zuten bertaratu zirenek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!