Afrikako emakume baserritarrak gonbidatu dituzte

Anboto 2011ko aza. 10a, 12:54

Bateginezek gonbidatuta, Burunditik (Afrika) etorritako emakume baserritar bik nekazaritzaz, emakumeen eskubideez, eta, gerra bat amaitu ondoren zelan hasi berriro hartuko dituzte berbagai, gaur, Pinondo Etxean

Bateginezek gonbidatuta, Burunditik (Afrika) etorritako emakume baserritar bik nekazaritzaz, emakumeen eskubideez, eta, gerra bat amaitu ondoren zelan hasi berriro hartuko dituzte berbagai, gaur, Pinondo Etxean.

 

Anicet Nduwimana izango da 19:30ean hasiko den berbaldian jardungo duen hizlarietako bat. Burundiko Makamba inguruan garatzen ari diren \'Elikagaien segurtasuna eta emakumeen eskubideak sustatzeko\' programaren arduraduna da bera. Niyotara Faines izango du lagun mahai-inguraun; egitasmo horretan parte hartzen du Fainesek. Biek ala biek euren esperientzia azaldu dute Pinondo Etxean.

 

Intermon Oxfamek  bultatzen duen CRECE kanpainaren baitan kokatzen da berbaldi hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!