Afrika hurretik ezagutzeko aukera Udal Liburutegian

Anboto 2011ko aza. 13a, 08:04

Helburua Durangon bizi diren etorkinen jatorrizko herrialdearen errealitatea ezagutzera ematea da

Helburua Durangon bizi diren etorkinen jatorrizko herrialdearen errealitatea ezagutzera ematea da.

 

Durangoko Udal Liburutegiak Inmigrazio Sailagaz batera, Afrika Durangon ekimena antolatu du azaroaren 14tik 22ra. ACNUR Euskal Batzorde, Haurralde Fundazio, Fundeso eta Durangoko afrikar elkarteekin elkarlanean aritu dira.

 

\"\"Ekimen guztiak Udal Liburutegian izango dira. Azaroaren 15ean eta 16an, 19:00etan, Asamara eta Herionas sin nombre eta  Adios Bafana  film laburrak eskainiko dituzte. Azaroaren 17an, 19:00etan, Sexu eta ugalketa osasuna hitzaldia emango du Haurralde Fundazioko Patricia Poncek. Hilaren 18an, Boni Ofogo kamerundarrak ipuin kontaketa saioak egingo ditu; 17:00etan haurrentzako eta 20:00etan nagusientzako.

 

Azaroaren 22an, 19:00etan, Celine Clemente (Kamerun) eta Agnes Agboton (Benin) afrikar idazleekin solasteko aukera egongo da; Josune Muñozek sarrera hitzaldia eskainiko du. Amaitzeko, azaroaren 14tik 22ra  Dardurreko emakumeak erakusketa egongo da ikusgai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!