Ur edangarria moztuko dute, gaur, Astolabide eta Komentukalen ur-hoditeria nagusian egin beharreko konponketen eraginez.
Durangoko Udaleko arduradunek jakine ragin dutenez, 09:00etatik 10:30era ez da egongo ur-edangarririk Astolabide kaleko 1 eta 3an. Komentukaleko 15, 17, 19 eta 21 atarietan ere bai, 09:00etan moztuko dute ur-edangarria, baina, 11:00etan, bueltatuko da zerbitzua.