Joxe Arregik hitzaldia eskainiko du gaur

Anboto 2011ko aza. 11a, 08:30

Tabira Txiki eta Durangaldeako HOAC taldeek antolatuta, Joxe Arregik berbaldia eskainiko du gaur, 20:00etan, Durangoko Elkartegian

Tabira Txiki eta Durangaldeako HOAC taldeek antolatuta, Joxe Arregik berbaldia eskainiko du gaur, 20:00etan, Durangoko Elkartegian.

 

Arregi  Frantziskotar fraidea eta teologian doktorea da, eta Jesusen barri ona XXI. menderako gaiari buruz jardungo du berbetan; bere azken liburua aurkezteko aukera ere izango du.


Arregi azkenaldian ospetsua egin da, Munilla Gipuzkoako gotzainagaz izan dituen gorabeherengatik, baina lehenago ere lan isila egindakoa da. Besteak beste, hainbat liburu idatzi ditu: Jainkoaz galdezka. 40 euskal idazleren erantzunak, Jainkorik bai ala ez?, Oinatzak bidean. Erlijioen historia… Pariseko Institutu Katolikoan Teologian lizentziatu eta doktoratu zen, eta Gasteizko eta Deustuko Teologia Fakultateetan irakasten du. Horrez gain, Hemen erlijio-aldizkariaren sortzailea eta zuzendaria da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!