Kontrako noranzkoan zihoan gidaria atxilotu du Ertzaintzak

Anboto 2011ko aza. 4a, 13:09

\'Trafiko segurtasunaren kontrako\' delitua leporatuta gizonezko bat atxilotu zuten bart iluntzean Ertzaintzak Durangon. Alkoholaren eraginpean zihoan BI-623 errepidetik, kontrako noranzkoan

"Trafiko segurtasunaren kontrako" delitua leporatuta gizonezko bat atxilotu zuten bart iluntzean Ertzaintzak Durangon. Alkoholaren eraginpean zihoan BI-623 errepidetik, kontrako noranzkoan.

 

Durangotik irten eta  BI-623 errepidea hartuta Urkiolara bidean zihoan gidaria, Ertzaintzak jakin eragin duenez, alkoholaren eraginpean, eta kontrako noranzkoan. Ertzainak ibilgailuari segika ibili ziren, gidariari gelditu egin behar zuela ohartaraziz. Kilometro ingurura lortu zuten gidariak ibilgailua geldiaraztea. Alkoholemia probetan arnastutako litro aireko 1,03 eta 0,99 miligramoko alkohol tasa eman zuen. Trafiko segurtasunaren kontrako delitua leporatuta atxilotu zuten .

 

Egin zuen kilometroan arrisku egoera sortu zuen gidariak, errepidean zetozen beste bi gidari zeroaten bidea moldatzera behartuz, istripua ekiditzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!