Nagusientzako dantzaldiak hasiko dituzte, domekan, Landako kiroldegian.
Azaroaren 6an, domekan, nagusientzako dantzaldiak hasiko dituzte. Horrela jakin eragin dute Durangoko udal ordezkariek. Landako kiroldegian izango dira dantzaldiak, domekero, 18:30etik 20:30era.
Bestalde, Udaleko Nagusien Sailak antolatuta ere bai, Guggenheim museora irteera egingo dute azaroaren 15ean, martitzenean. Durangoko tren geltokian geratu dira bilbora joateko, 16:00etan. Izena emateko Astarloa kalean dagoen Nagusien Egoitzara jo daiteke edo 94 465 74 51 telefonora deitu. adintek@durango-udala.net helbide elektronikoa ere erabili daiteke.