Egun horretan, kable bat erre zen eta horregatik ez ziren hesiak igo.
Joan zen bariku goizean Landakoko pasabideko hesiak goian zeudela igaro ziren tren bi. Euskal Trenbide Sareak-eko ordezkarien esanetan, “udaletxeko langile batzuk zazkar batzuk erretzen zebiltzala nahi barik trenbideko kable bat erre zuten, eta horregatik goizeko aldi batean argindar barik egon zen Landakoko pasabidea”.
Bariku goizeko une horretan tren bik pasatu zuten Landakoko pasabidea hesiak goian zeudela, baina, beti ere, “segurtasun neurriak beteta”, ETSk dioenez: “Hesiak ez zirela jaisten ikusita oinezko abiaduran igaro zuten pasabidea”.
ETSren esanetan, Landakokoa “kasu aislatua” izan da eta ez du zerikusirik oraintsu Ezkurdiko pasabidean gertatu direnekin: “Orduan Ezkurdiko pasabidean egindako doiketak baliagarriak izan dira; Landakoko gertakariak ez du besteekin zerikusirik”.