Bidezko Merkataritza hizpide barikuan Uztartuz elkarteak eratuta

Anboto 2011ko aza. 3a, 09:15

Uztartuz elkarteak antolatuta, barikuan, azaroaren 4an, 20:00etan, Bidezko Merkataritzari buruzko informazio-hitzaldia eskainiko dute Eleizetxeako aretoan

Uztartuz elkarteak antolatuta, barikuan, azaroaren 4an, 20:00etan, Bidezko Merkataritzari buruzko informazio-hitzaldia eskainiko dute Eleizetxeako aretoan

 

Uztartuz elkarteko kideen ustez, “erosten dugun produktu bakoitzaren atzean bizitza asko daude; horregatik, Bidezko Merkataritzak erlazio aske, zuzen eta zintzoa sustatzen du txirotutako ekoizle, kontsumitzaile eta irabazi asmorik gabeko artekarien artean”.

 

Apurka-apurka, Bidezko Merkataritza hazten ari dela diote; iaztik hona %24 hazi ei da estatu mailan. Hitzaldian bertaratzen direnen dudak argitzen ere saiatuko dira.

 

Gaurko informazio-hitzaldiaren bitartez, jendea Bidezko Merkataritzako produktuak eskatzera eta probatzera bideratu gura dute Uztartuz elkarteko kideek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!