Alpino Tabira Mendizale Taldeak urteroko mendiko materialen merkatu txikia egingo du azaroaren 11n eta 12an.
Merkatu honetan, jendeak, mendiarekin zerikusia daukan materiala ekarri eta Alpinok salgai jartzen du, bigarren eskuko merkatu batean. Bitartekari lana egiten du. Aurten azaroaren 11n eta 12an egingo dute merkatu txikia Alpinoko Goienkaleko egoitzan. Azaroaren 11ko barikuan 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik eta azaroaren 12ko zapatuan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Motxilak, arropa, eskalatzeko gauzak, dendak, bastoiak, botak, liburuak… saldu gura dituenak azaroaren 8an eta 10ean eraman dezake materiala Alpinoko egoitzara 20:00etatik 21:00etara. Ondoren, materiala edo dirua jasotzeko egunak azaroak 15 eta 17 izango dira, 20:00etatik 21:00etara.