Karrika antzerki taldeak Lurra astinduz lana estreinatu zuen joan zen barikuan, Durango 1936 elkarteak eratutako \'Agurrik Gabeak\' ekimenaren baitan.
Santa Ana plaza agertoki hartuta, irudi, soinu eta narrazioekin gerraosteko Durango islatu gura izan zuten. Jende ugari bertaratu zen, eta antzezlanaren aurretik ekitaldi xumea ere egin zuten.