422 lagunek parte hartu dute Baqué leihaketan

Anboto 2011ko urriaren 27a

Durangoko gertaera historikoen gainean zen

Durangoko gertaera historikoen gainean zen.

 

Durangoko Turismo Bulegoak eta Cafés Baquék bultzatutako lehiaketak badu irabazlea: Naiara Vidal. 422 parte-hartzaile izan dira, eta zozketa bidez eman dute saria. Horrela, Ipad2 gailua eskuratu du Vidalek, Laura Liaño Baquéko marketing zuzendariaren eta Iker Oceja turismo zinegotziaren eskutik.

 

Ekainean azukre-koskorrak banatu zituzten Durangaldeko taberna eta kafetegietan, uriko gertaera historikoen berri emanez. Lehiaketan www.baquedurango.com webean parte hartzeko gonbita ere egin zuten modu horretan.
“Parte-hartzea eta galdera-erantzun kopurua nabarmentzekoak dira”, antolatzaileek azaldu dutenez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!