San Fausto auzoko eskolak bota dituzte dagoeneko. Ingurua berrantolatu gura du Udalak eta zentro zibiko berria eraiki.
Joan zen astean hasi eta amaitu zituzten eraiste lanok. Horrela jakin eragin dute udal ordezkariek eta, guztira, 54.280 euroko aurrekontua eskatu dute. Construcciones Zabalandi S.L. enpresak burutu ditu eraiste-lanok.