Durangoko Tronperri eta Txoritxu Alai taldeek antolatuta, domekan 45. Umeen Euskal Jaia ospatuko da.
500 ume inguruk parte hartuko du jaialdian. Goizean 11:00etan kalejira egingo dute, eta 17:00etan dantza alardea Ezkurdiko plazan. Euria eginez gero, Azokan izango da alardea.