Udala eta Txosna Batzordea gustura daude Sanfaustoekin

Anboto 2011ko urr. 20a, 11:35

Jaietan 63.000 kilo zabor erretiratu dituzte garbitzaileek; iaz baino %14,5 gehiago

Jaietan 63.000 kilo zabor erretiratu dituzte  garbitzaileek; iaz baino %14,5 gehiago.

 

Sanfaustoen balorazio ona egin du Aitziber Irigoras alkateak:  "Lasaitasuna izan da nagusi eta arazo barik burutu dira ekintzak". Irigorasek eskerrak eman gura izan dizkie jaietan ekintzak antolatzen parte hartu duten elkarteei, eta zabor bilketako datuak eta udaltzaingoan jasotako gorabeherak jakinarazi ditu.

 \"\"

 

Iaz baino lan handiagoa izan dute aurten Sanfaustoetan kale garbitzaileek. Irigorasek jakinarazi duenez, etxeetako zaborraz gainera, 63.000 kilo zabor –iaz baino % 14,5 gehiago– erretiratu dira kale, txosna, taberna, lorategi eta etxepeetatik. Kaleak garbitzeko 920.000 litro ur erabili dute, iaz baino % 11,5 gehiago, 520 litro desinfektatzailegaz nahastuta.

 

Udaltzaingoak jasotako gorabehera batzuen berri ere eman du alkateak. Besteak beste, 22 lapurreta salaketa egon dira, 9 salaketa kristalak eta autoetako kristalak lapurtzeagatik, eta 9 akta kalean txiza egiteagatik.

 

Txosnetan, “jende uholdea”

Txosna Batzordea Sanfaustoetara gerturatu den jende kopuruagaz “oso pozik” agertu da. Hainbat datu eman dituzte; esaterako, txosnetan 29.000 edalontzi erabilgarri banatu zituzten, iaz baino 4.000 gehiago. Jende gehien bigarren barikuko kontzertuetan izan zela adierazi dute: “Ahaztezina izan zen jende uholdea”.
Nabarmendu dutenez, “aurtengo datuek argi erakusten dute Durangoko Txosnek babes zabala daukatela herrian, eta garrantzitsua dela txosnak Alde Zaharretik hur egotea”. 

\"\"\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!