Ahozko komunikazio gaitasuna hobetzeko ikastaroa hasiko da azaroan Ibaizabal ikastolan. Bost barikutan emango du ikastaroa Manu Marañon komunikazio coach edo trebatzaileak.
Ikastaroaren helburuak honakoak dira, besteak beste: modu konstruktiboan komunikatzea, segurtasuna indartzea, ideiak ordenatzen ikastea, egoera gaitzei aurre egitea eta bileretan, aurkezpenetan, eztabaidetan... interbentzioak hobetzea. Ikastaro praktikoa izango da, batez ere, eta ikasle bakoitzaren beharretara moldatuko dituzte praktikak.
Azaroaren 4tik abenduaren 2ra izango da ikastaroa, 17:00etatik 21:00etara. Izena emateko m.maranon@euskaltel.net helbidera idatzi daiteke, edo 650 470 251 telefonora deitu.