Andereak elkarteak indarkeria sexistaren kontrako kontzentrazio kanpaina berria hasi du. Eguenero, 20:00etan, elkarretaratzeak egiten dituzte Andra Mariko elizpean, eta hemendik aurrera, astero, Durangoko elkarte bat gonbidatuko dute. Gaur Kriskitin dantza taldea egongo da.
Joan zen asteko gonbidatua Sanfaustoetako pregoilari eta txupinero izan den Durangoko Orfeoia izan zen, eta gaur, urriaren 27rako, Kriskitin dantza taldea gonbidatu dute. Andereak elkartetik adierazi dutenez, Durangoko elkarteen parte-hartzeagaz eta laguntzagaz agerian utzi gura dute “indarkeria sexista gaitz larria dela gure gizartean”.