Faxismoaren kontra jardun zutenak omenduko dituzte

Anboto 2011ko urr. 21a, 08:30

\'Agurrik gabeak\' ekimenaren barruan Karrikak \'Lurrak astinduz\' lana erakutsiko du gaur

‘Agurrik gabeak’ ekimenaren barruan Karrikak ‘Lurrak astinduz’ lana erakutsiko du gaur.

 

Durango 1936 kultur elkarteak antolatuta, gaur 20:00etan, ‘Agurrik gabeak’ ekitaldia burutuko dute Santa Ana plazan, faxismoaren kontra borrokatu zuten herritarrak omentzeko helburuagaz.

 

Aurreskuagaz eta lore eskaintza bategaz hasiko da ekitaldia, eta ondoren Karrika antzerki taldeak  Lurra astinduz izeneko lana aurkeztuko du. Antzezlan horretan gerraosteko durangarren bizipenak kontatzen dituzte: “Urte haietako sentimendu eta bizipenei argia eta hitza ipintzen saiatu gara amodiozko istorio baten bitartez”, adierazi dute antzerki taldeko kideek.

 

Lana osatzeko Durango 1936 kultur elkarteak batutako testigantzak hartu dituzte abiapuntu moduan, baina hala ere gaitz egin zaiela diote: “Informazio falta, aurreiritziak eta gaiakdaukan gordintasuna erronka izan dira sormen prozesuan”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!