Iriondo familia "oso etsita" Estrasburgoren erabakiagaz

Anboto 2011ko urr. 27a, 08:49

Orain zazpi urte, Haroko kanpin-ean bizikletan zebilela, auto gidari batek Enaitz Iriondo durangarra harrapatu zuen, 17 urteko gaztearen heriotza eraginez

Orain zazpi urte, Haroko kanpin-ean bizikletan zebilela, auto gidari batek Enaitz Iriondo durangarra harrapatu zuen, 17 urteko gaztearen  heriotza eraginez.

 

Harrezkero, hainbat arrazoi tarteko,  gidariaren kontrako prozedura bat baino gehiago abiatu dute gurasoek. Justiziaren arloko estamentu guztietara jo dute, herri mailakoetatik hasi eta Europako Auzitegiraino. 2009an Estrasburgoko Auzitegian errekurtsoa aurkeztu zuten, eta asteon jakin dute nazioarteko auzitegiak euren errekurtsoa atzera bota duela: “Dezepzio handia izan da. Gutxienez Espainiako justiziaren gestio txarrari aipamen bat egingo ziotela espero genuen, gure urte luzetako borroka aintzat hartuko zutela, baina hori ere ez”, dio Rosa

 

Trinidad Enaitzen amak.

Ez dakite hurrengo pausoa zein izango den, baina argi du ez direla “besoak gurutzutatuta” geratuko: “Egoera aztertu behar dugu. Zerbait egingo dugu, bestela justiziagan sinesteri utziko genioke”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!