Kaletik 63.000 kg zabor erretiratu dute Sanfaustoetan

Anboto 2011ko urr. 19a, 13:21

Iaz batu zutena baino % 14,5 zabor gehiago batu dute garbitzaileek Durangoko jaietan. Kaleak garbitzeko 920.000 litro ur erabili dute, iaz baino % 11,5 gehiago, 520 litro desinfektatzailearekin nahastuta

Iaz batu zutena baino % 14,5 zabor gehiago batu dute garbitzaileek Durangoko jaietan. Kaleak garbitzeko 920.000 litro ur erabili dute, iaz baino % 11,5 gehiago, 520 litro desinfektatzailearekin nahastuta.

 

Aitziber Irigoras Durangoko alkateak San Fausto jaien balorazio ona egin du: "lasaitasuna izan da nagusi eta arazo barik burutu dira ekintzak". Eskerrak eman gura izan dizkie jaietan ekintzak antolatzen parte hartu duten elkarteei, eta besteak beste, garbiketa zerbitzuaren datuak eman ditu. Iaz baino lan handiagoa izan dute aurten Sanfaustoetan kale garbitzaileek. Udaletik jakinarazi dutenez, etxeetako zaborraz gain, 63.000 kilo zabor erretiratu dira kale, txosna, taberna, lorategi eta etxepeetatik. Iaz baino % 14,5 gehiago da hori.

 

Udaltzaingoak jasotako gorabehera batzuen berri eman du. Besteak beste, jaietan 22 salaketa egon dira lapurretengatik, 9 salaketa kristalak eta autoetako kristalak lapurtzeagatik eta 9 akta jaso dituzte kalean txiza egiteagatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!