Jon Carro 24 orduan bizikletan ibili zen joan zen hilean, diabetea izan arren kirola normaltasunez egin daitekeela erakusteko. Orain mezu horren zabalkundean urrats berri bat eman eta webgunea sortu du: www.dt1team.org.
Bertan, Carrok orain arte egindako erronken gaineko informazioaz gainera, DT1 klaseko diabetearen gaineko informazioa irakurri daiteke. Atal berean Kurt Baumanen kasua ere aipatzen du. Korrikalari horrek ere diabetea du, eta hile hauetan Estatu Batuetako estatu bakoitzean maratoi bana egiten ari da. Oraingoz 31 maratoi daramatza.