Azarora arte itxi egin dute berriz San Rokeko aparkalekua

Anboto 2011ko urr. 19a, 08:30

San Roken 477 etxebizitza eraikitzea aurreikusi dute arau ordezkatzaileetan eta obra horren urbanizazioagaz lotuta aparkalekua ere egin gura dute bertan. Egunotan zabalik egon den aparkalekuak 82 ibilgailurentzako lekua du. \'Azken lanekin amaitzeko\' azarora arte itxita egongo da

San Roken 477 etxebizitza eraikitzea aurreikusi dute arau ordezkatzaileetan eta obra horren urbanizazioagaz lotuta aparkalekua ere egin gura dute bertan. Egunotan zabalik egon den aparkalekuak 82 ibilgailurentzako lekua du. "Azken lanekin amaitzeko" azarora arte itxita egongo da.

 

Durangon aparkatzeko dagoen arazoari "konponbide bat" eman gura egokitu gura dute aparkalekua San Roken, disuasio-neurri gisa. San Fausto jaiak iraun bitartean zabalik egon den aparkalekuak aipatu dugun moduan 82 ibilgailurentzako lekua du eta horietatik bi mugikortasun murriztua duten pertsonentzako daude gordeta.

Azarora arte itxi egin dute aparkalekua, udal arduradunek azaldu dutenez, "azken lanekin amaitzeko". Bertako etxebizitza eraikitzaileak obra amaitzen duenean bere gain hartuko du aparkalekua Udalak, gaineratu dutenez.

 

Jose Antonio Olabarri Construcciones S.L. enpresak hiru milioi eurotik gorako aurrekontua da San Roken 477 etxebizitza egiteko. Horietatik 143 dira babeseko etxebizitzak eta 334 libreak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!