Ertzaintza 20 eta 35 urte bitarteko sei gizonezko atxilotu zituen, atzo, kotxe bat lapurtzea leporatuta. Montorreta inguruan atzeman zituzte, hiri-segurtasun lanetan zihardutela.
Montorreta auzoan, "pisu askogaz" eta "oso astiro" zihoan CitroenX autoa ikusita, gidaria geldiarazi egin zuten. Bertan sei gizonezko ikusi zituzten eta abiatze sistemako kableak "manipulatuta" eta gidariaren atearen heldulekua apurtuta zegoela. Horretara, kotxearen lapurreta leporatuta atxilotu egin zituzten 20 eta 35 urte bitarteko gizonezkoak.
Citroenaren maletategian hainbat herraminta, eskularruak,txapelak, rotaflex marrazak eta giltzarrapo batekin itxitako herraminta kaxa aurkitu zituzten ertzainek. Horren eratorria argitzerik izan ez zutenez material hori hartu zuten ertzainek. Epailearen aurrean aurkeztuko dira atxilotuak behin diligentzia guztiak amaituta.