Durangoko Gurutze Gorriak ate irekien jardunaldia antolatu du, gaur. Garatzen diren egitasmoak eta lana ezagutarazteko jardunaldia 17:00etatik 20:00etara izango da.
Ezkurdi egokituko dute ate irekien jardunaldiotarako lekua eta, 19:30ean, simulakroa egingo da. Jakin eragin dutenez, euria eginez gero Landako Gunera lekualdatuko dira ekitaldiak.