Euskaraz bizi nahi dut ekimenak Durangon euskalgintzan diharduten hainbat eragile batu ditu, jaietan ere euskaraz bizi gura dutela aldarrikatu guran.
Plateruenean egingo dute ekimenaren azken pausoa. ‘Euskaraz bizi nahi dut’ esaldia osatzen jardun dute herritarren aipuak bertan batuz. Gaur, urriak 14, azken ekimena hasiko dute Plateruenean, 19:00etan. Kartel osoagaz argazkia ateratzeko 20:00etan ipini dute hitzordua. Herritarrak parte hartera deitu dituzte.