Hainbat ekimen datozen egunetan, munduko pobrezia salatzeko asmoz

Anboto 2011ko urr. 15a, 08:35

Tailerrak, arteari lotutako ikuskizunak eta hitzaldiak izango dira urriaren 16tik 24ra bitartean

Tailerrak, arteari lotutako ikuskizunak eta hitzaldiak izango dira urriaren 16tik 24ra bitartean.

 

Durangaldeko zein Euskal Herriko hainbat erakunde, elkarte, ikastetxe, mugimendu eta GKEren artean Zero pobrezia izeneko kanpaina abiatu dute aurten hirugarrenez. Munduko herrialde askotan dagoen pobrezia gainditzeko borondate politikoa beharrezko dela adierazi gura dute.

 

 

Ekimenaren barruan, bihar 20:00etan, Txoribigun izeneko ikuskizuna eskainiko dute San Agustin kulturgunean. Domekan 11:00etatik 13:00etara, Ezkurdin hainbat tailer eta jolas garatuko dituzte. Produktu ekologikoen laborantzaren inguruan ere jardungo dute, eta batzen direnen artean giza-katea osatuko dute.

 

Argazki erakusketa

Urriaren 17tik 21era, Durangon, Zero pobrezia  izeneko erakusketa zabalduko dute Andra Mariko elizpean. Hilaren 21ean, 19:00etan, hazkundearen gaineko tailerra dago Pinondon, eta urriaren 24tik 31ra argazki lehiaketa egingo dute San Antonio Santa Rita ikastetxean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!