Etorkinei hizkuntza ikasten lagunduko dien programa abian

Anboto 2011ko urr. 9a, 08:14

Programa hau atzerritarren alfabetatze eta hizkuntza-ikasketa prozesuetan laguntzeko asmoagaz ipini dute martxan. Halaber, kulturen arteko sustapen gunea izatea ere badu helburu

Programa hau atzerritarren alfabetatze eta hizkuntza-ikasketa prozesuetan laguntzeko asmoagaz ipini dute martxan. Halaber, kulturen arteko sustapen gunea izatea ere badu helburu.

 

Hizkuntzaren aldetik, harrera egiteko programa da, hizkuntza ikasi eta erabiltzeko hartu-emanetarako giro informaletan. Programa honetan alfabetatze prozesuei ikuspegi bitatik helduko diete. Batetik, hezkuntza ikuspegitik, helduen hezkuntzarako ikastetxeen, euskaltegien eta hizkuntza eskola ofizialen alfabetatze-ikastaroen bitartez. Bestetik, etorkinen eta bertakoen arteko bikote linguistikoak eratzea bultzatuko dute, hizkuntzaren alderdi informalak ikasteko eta ahozko berba-jarioa bizkortzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!