Durangoko irudiak biltzen dituzten koadroak, jaietarako

Anboto 2011ko urr. 8a, 09:51

Urriaren 30a arte, Durangoko Museoan daude Joseba Escámezen lanak

Urriaren 30a arte, Durangoko Museoan daude Joseba Escámezen lanak.

 

Durangon, San Fausto jaien hilabetean, herriko museoko hormetan erakusteko ekarri dituzte Joseba Escámez margolari eibartarrak egindako Durangoko paisaien koadroak. Urriaren 6an zabaldu zuten erakusketa, eta hilaren 30era bitartean Durangoko Arte eta Historia Museoan izango dira bisitarientzako ikusgai.

 

 \"\"

Margogintzan diharduenetik, hainbat sari eta goraipamen jasotakoa da urrian bere lanaren bilduma Durangon ikusgai ipini duen Joseba Escámez (Eibar, 1958).

 

 

Bere burua autodidaktatzat aurkeztu du Escámezek, eta “xede bakarra lan jarraitua eta artelan propioaren ikerketa burutzea” dituela azaldu du. “Ingurua eta kolorea zelan landu, eta lanaren ñabardurak zelan jorratu” izaten omen du koadro bakoitzarekin aztergai nagusi. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!