6.000 bat lagun gerturatu dira Duranwop jaialdira

Anboto 2011ko urr. 4a, 09:10

Jaialdiaren erantzunagaz pozik, datorren urtean hiru Durangoetan egitea aztertzen dabiltza

Jaialdiaren erantzunagaz pozik, datorren urtean hiru Durangoetan egitea aztertzen dabiltza.

 

Gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketarako Walk On Project (WOP) ekimenak 6.000 lagun inguru batu ditu asteburuan Landako Gunean eta Plateruenean antolatutako ekitaldi eta kontzertuetan. Duranwopeko antolatzaileek balorazio positiboa egin dute.

 

Lehenengo Duranwop honen ondoren, jaialdia urtero antolatzeko asmoa agertu dute ekimenaren sortzaileek. Baliteke, gainera, datorren urtean Mexikoko eta AEBetako Coloradoko Durangoetara zabaltzea Duranwop; antolaketarako hartu-emanetan hasi dira dagoeneko.

 

Bazkaria, umeentzako jolasak, antzerkia... ekitaldi ugari egon da, zapatuan, batez ere, egunean zehar, baina asteburuko protagonista nagusia musika izan da. Asteburuan hamalau talde igo ziren Landako Guneko oholtzara; tartean, Aurora Beltran, Loquillo, Elliot Murphy, Gari, Steve Wynn, M-Clan eta Ariel Rot. Antolatzaileek eskerrak eman gura izan dizkie beharrean egon ziren ia 200 boluntarioei.

 

WOPeko kideak pozik azaldu dira bertaratutakoek jaialdia “emozio eta samurtasunaz bizi izan zutelako”.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!