ETSk doikuntzak egin ditu, trena datorrenean hesiak jaisteko

Anboto 2011ko urr. 5a, 10:35

Euskal Trenbide Sareak Ezkurdiko pasabidean, hesiak behean eta trena bazetorrela, hesiak bat-batean igo zirela-eta agiria eskatu dio Durangoko kontrol postuari; agiri horrek jasotzen duenez, \'horrelako gertakari bat baino gehiago jazo da, doiketa arazo bat medio\', ETSko ordezkariek adierazi dutenez. Arazo hori dagoeneko konponduta dagoela diote, eta \'printzipioz ez da gehiagotan gertatuko\'.

Euskal Trenbide Sareak Ezkurdiko pasabidean, hesiak behean eta trena bazetorrela, hesiak bat-batean igo zirela-eta agiria eskatu dio Durangoko kontrol postuari; agiri horrek jasotzen duenez, “horrelako gertakari bat baino gehiago jazo da, doiketa arazo bat medio”, ETSko ordezkariek adierazi dutenez. Arazo hori dagoeneko konponduta dagoela diote, eta “printzipioz ez da gehiagotan gertatuko”.

 

Euskal Trenbide Sareak onartu duenez, “bi-hiru bider gertatu da hesiak goian egon eta trena noiz jaitsiko zain egon beharra; beste behin, hesiak goian egonagatik, trenak aurrera egin zuen, beti ere oinezkoen erritmoan”.

 

Hala ere, oinezkoen segurtasuna une batean ere ez dela arriskuan egon azaldu dute: “Hesiak goian daudenean prozedura berezia martxan jartzen da, eta trena geratu egiten da semaforo gorria ikusita”. Horregatik, oinezkoen segurtasuna ez zutenez arriskuan ikusten, gertakari horiek ez dira jaso izan orain arte.

 

Oinezkoak “kezkatuta”

ETSren esanetan, orain oinezkoen artean “kezka  eta konfiantza falta” sortu dezakeela ikusita, doiketa arazoa konpontzea erabaki dute: “Doiketa informatikoa eta manuala izan da, bietatik izan du, baina eginda dago eta ez luke berriro gertatu behar”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!