Gaurtik aurrera eman daiteke izena sanfaustoetan antolatutako jubilatuen bazkarirako. Landako erakustazokan izango da bazkaria, urriaren 9an, domekan.
San Fausto jaien baitan antolatutako jubilatuen bazkarirako txartela hartzeko adinekoen udal egoitzara joan daiteke (Astarloa 1-2). Durangon erroldatua egon behar da bazkarirako izena emateko, 65 urte baino gehiago edukitzea eta nortasun agiria edo antzerakoa aurkeztea. Txartelak 6 euroan hartu daitezke.