Jai Alai pilotaren munduko enpresak bat egingo du Duranwop jaialdiagaz eta gaztetxoei zuzendutako pilotaleku txiki bat (8x4x4) ipiniko du Landako gunean.
Zapatu goizean muntatuko dute frontoia Landako Gunean eta ondoan pilotaren historia laburbiltzen duen erakusketa atonduko dute. Pilotalekuan gaztetxoek plastikozko zesta bategaz pilota aurreko hormara jaurtitzen ikasi ahalko dute. Jaia Alairen asmoa aurrerantzean ere pilotaleku hori erabiltzea da: "Espazio berrietara heltzen lagunduko du eta gaur egun dagoena baino eskaintza dinamikoagoa eskaini ahalko da", azaldu du Iñigo Kalzakorta pilotari ohi eta pilotaleku mugikor horren asmatzaileak. Gainera, biharkoa izango da pìlotaleku hori erabiliko duten estreinako aldia.