Durangaldeko +Dendak merkatari elkarteko edozein ostalaritza zein merkataritza establezimendutan hartutako eroste-txartelak aurkeztu behar dira elkartearen egoitzan; 12 eurotik gorako gastua egin beharko da.
Urriaren 8an ospatuko den Gu Gira kantaldirako lau sarrera egingo ditu zotz +Dendak elkarteak. Landako Gunean egongo dira Pantxoa eta Peio, Gorka Knörr, Niko etxart, Naia Robles, Gontzal Mendibil, Xeberri, Txomin Artola eta Urko kantariak.
12 eurotik gorako erosketa-txartel bakoitzak zozketarako bale baterako balioko du. Erosketak. Gaurtik, irailaren 30etik aurrera, egindakoak izan behar dira, antolatzaileek azaldu dutenez.
Zozketa urriaren 5ean egingo dute. +Dendak elkarteak Durangoko Plateruen Plazan duen egoitzan egingo da zozketa, 17:00etan. Telefonoz jakin eragingo diote irabazleari sarrera lortu duela.