Martitzenean jazo zen, baina aurretik ere gertatua omen da. Durangon, Ermodo kalean trenbideak bidea gurutzatzen duen tokian, hesiak jaitsita denak trena noiz etorriko zain zeudela, bat-batean, hesiak igo egin ziren.
Gidaria ohartu zen eta trena geratu zuen. Handik minutu erdira jaitsi zituzten berriro hesiak.