San Fauston 48.000 metroko lur zatia zelan urbanizatu erabaki dute

Anboto 2011ko urr. 2a, 08:32

Udalbatzarrak baiezkoa eman dio LAyde inguruko eremua zelan antolatu dioen proiektuari

Udalbatzarrak baiezkoa eman dio LAyde inguruko eremua zelan antolatu dioen proiektuari.

 

Gernikako Arbola plazaren eta Bernardo Gabiola kalearen (Laminaciones y Derivados enpresaren ingurua) artean dagoen lur zatia zonaldeka banatzen duen proiektua onartu dute, asteon, udalbatzarrean; 48.000 metro karratu horiek zelan banatuko dituzten (parkeak, eraikinak...) dio dokumentuak.

 

Zonalde horretan babestutako 90 etxebizitza egingo dituzte; beste 90 tasatuak izango dira, eta 250 inguru libreak. Umeentzako parke bat ere aurrikusita dago, besteak beste.

 

Oraindik hainbat urrats falta dira proiektua gauzatzeko. Zonalde horretan 17 jabe daude, eta hurrengo pausua jabe horiek osatzen duten adostasun batzordea batzea izango da. Ondoren, urbanizazio proiektua osatu eta eta udalbatzarraren onespenagaz lehiaketa publikoan jarriko dira.

 

Egitasmoa EAJ, PSE-EE eta PPren botoekin onartu zuten. Aralarrek eta Bilduk, aldiz, aurka bokzatu zuten. Aralarreko Dani Maezturen esanetan, ez daude ados arau subsidiarioekin, eta horretan oinarritutako proiektua denez kontra bozkatuko dute. Bilduko Urdaspal Bolinagak, berriz, “etxebizitzak etorkizuneko beharrizanak kontuan hartu barik” egiten direla salatu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!