Musika, bertso saioa eta kalejira urriaren 8ko Gazte Egunean

Anboto 2011ko ira. 30a, 08:55

Hainbat kolektibo eta norbanakok elkarlanean sortutako egitaraua dela azpimarratu dute

 

\"\"

 

 

Hainbat kolektibo eta norbanakok elkarlanean sortutako egitaraua dela azpimarratu dute.

 

Olatuz olatu, gazte uholdie batu eta 400 baietz lako leloekin Sanfausto jaietan egingo den Gazte Eguneko ekitaldien berri eman du Durangoko Gazte Mugimenduak.

 

Urriaren 8an,12:00etan, kalejira abiatuko dute Andra Mariatik, eta 15:00etan batuko dira Andra Marian. Ondoren, Miren Amuriza eta Unai Gaztelumendi bertsotan ibiliko dira Torrai gai jartzailearen esanetara. 18:00etan presoen aldeko argazkia aterako dute, eta segidan Zpeiz Mukaki elektrotxarangak musika dantzagarria eskainiko du. 20:00etan ekitaldia egingo dute txosnagunean. Gazte egunagaz amaitzeko, hiru kontzertu izango dira txosnagunean, 22:00etatik aurrera: BEK, Itziarren Semeak eta Zopilotes Txirriaus. Tiketak Intxaurren eta Alpinon daude salgai, zortzi euroan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!