Munduko nekazarien erronkak berbaldia antolatu du, bihar, irailaren 28an, EHNE sindikatuak Durangoko Pinondo Etxean. Mahai-inguru be bihurtuko da 19:00etan hasi eta 21:00etan amaituko den ekitaldia.
EHNE-Bizkaiko eta Brasilgo MPA (Movimiento Dos pequeños agricultores) elkarteko ordezkariek jardungo dute hizlari. Azaldu dutenez, sistema kapitalistak badu eragina mundu osoko nekazariengan eta heri bakoitzean modu desberdinean islatzen bada ere, oinarria bera da: "Lurrak pairatzen duen presioa, azpiegiturak, uraren pribatizazioa, transnazionalak, transgenikoak, agronegozioak,dumping, PAC, TIC... tamalez nekazal eremu guztietara exportatu diren berbak dira".
Nabarmendu dutenez, "elikadura jada ez da eskubidea, negozioa da. Eta horrek arriskuan jartzen du milioika familien bizimodua eta ogibidea". Horretaz guztiaz jardungo dute, bihar, Pinondo Etxean 19:00etatik aurrera.