\'Adimen emozionalaz baliatuz zuzentzeko oinarrizko neurriak\' ikastaroa eskainiko du, urriaren 5ean, eguaztena, Urkiola Landa Garapen Elkarteak. Irailaren 29a aurretik eman behar da izena.
Anfitriones. Cultura del Detalle formazio programako bigarren ikastaroa da hori. Bertan, pertsona bakoitzetik "hoberena" lortzeko, adimen emozionala nola aplikatu daitekeen langileekiko eta lankideekiko harremanetan irakatsiko da. Saioa 15:00etan hasiko da eta 19.00etan amaitu, gogorarazi dutenez.
Urkiola Landa Garapen Elkarteak Berrizen duen egoitzan (Margarita Maturana, 7.) eskainiko dute ikastaroa. Izena ematea doan da eta 94 620 36 11 telefono zenbakira deitu edo aarrizabalaga@urkiola.org posta elektronikora mezua helarazi daiteke. Irailaren 29a aurretik eman behar da izena nabarmendu dutenez.