Emakumeen Ustiaketa eta Trafikoaren Kontrako Nazioarteko Eguna den honetan zabalduko dute Andragunean \'Mujeres de vida alegre\' erakusketa.
Munduko Medikuak erakundeko lehendakari Teresa Maura Barandiaranek eta Durangoko Udaleko Berdintasun Batzordeko buru Goiztidi Diaz Basterrak parte hartuko dute 19:30ean izango den irekitze ekitaldian. Urriaren 5a bitartean egongo da erakusketa zabalik Andragunean (Pinondo Etxean), udal arduradunek azaldu dutenez.