Amankomuzkagoak eta Durangoko Udalak 55 urtetik gorakoei zuzendutako Esperientzia Institutuan urriaren 8ra arte dago izena ematea.
Aurten formakuntza kurtso bi eskainiko dituzte gazteleraz: Gaur egungo munduan bizitzeko gakoak (urritik martxora) eta Komunikazio dohainak, berrikuntza eta sormena (urritik azarora). Izen-ematea Durangaldeko Behargintzan egin daiteke, urriaren 8ra arte.