Jare taldearen kontzertua Goienkaleko jaietan

Anboto 2011ko ira. 23a, 09:51

Goienkale kaleko jaiak ospatuko dituzte asteburuan, + Dendak elkarteak antolatuta. Gaur, 19:00etan, txaranga-poteoa egingo dute

Goienkale kaleko jaiak ospatuko dituzte asteburuan,  + Dendak elkarteak antolatuta.  Gaur, 19:00etan, txaranga-poteoa egingo dute.

 

Bihar, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara umeendako parkea zabalduko dute. Eguerdian, 12:30ean, dantzariek emanaldia eskainiko dute eta 14:00etan sardina janera joateko gonbita luzatu dute. 17:00etan mus txapelketa jokatuko dute Maite tabernan. 23:30ean, berriz, Jare taldeak kontzertua eskainiko du; Idi Bihotz taldeko kide izandakoek osatutako taldea da Jare. Domekan, jubilatuen bazkaria egingo dute Anboto tabernan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!