Autorik bako eguna ospatuko dute gaur

Anboto 2011ko ira. 22a, 08:39

Europako Mugikortasun iraunkorraren Astearen baitan, gaur, Autorik Bako Eguna ospatuko dute Durangaldean ere. Horregaz bat eginez, Durangon, adibidez, egun osoan itxia egongo da Zumalakarregi kalea, 09:00etatik 21:00etara, hain zuzen

Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearen baitan, gaur, Autorik Bako Eguna ospatuko dute Durangaldean ere. Horregaz bat eginez, Durangon, adibidez, egun osoan itxia egongo da Zumalakarregi kalea, 09:00etatik 21:00etara, hain zuzen. 

Mugi zaitez mugikortasunez: hobetu zure mugikoratsuna! lelopean, irailaren 16an hasi zen Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea amaituko da, gaur, Auto Bako Egunaz. Hainbat ekintza antolatu izan dituzte Durangon horren haritik. Gaur, berriz, egun osoan Iberdrolaren autobus iraunkorra egongo da Ezkurdin. Bertara igon eta "ingurumenagazko konpromisoagaz bat egitera" deitu dute antolatzaileek.

 

Arratsaldean, bestalde, puzgarriak, karts eta balanz bike-en zirkuitoa, bide segurtasunareko tailerra eta antzerkia egongo dira Ezkurdin. Gainera, auto elektriko eta hibridoen erakusketa ere izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!