Musika Banda ere Tronperriren 50. urteurrena ospatzen

Anboto 2011ko ira. 16a, 09:59

Durangoko Musika Bandak kontzertua eskainiko du bihar, irailaren 17an, Tronperri dantza taldearen urrezko ezteguak ospatzeko ekitaldien barruan

Durangoko Musika Bandak kontzertua eskainiko du bihar, irailaren 17an, Tronperri dantza taldearen urrezko ezteguak ospatzeko ekitaldien barruan.

 

Arratsaldeko 20:00etan hasiko dute kontzertua Andra Mariko elizpean. Tronperriko dantzariek ere parte hartuko dute kontzertu berezian, musika bandako errepertorioan dantzarako aukeratutako hainbat abesti egongo dira-eta.
Ekainean hasi zen Tronperri bere 50. urteurrena ospatzen, eta datorren ekainera bitartean hainbat ekintza antolatuko dituztela azaldu dute dantza taldeko arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!