Bizaldikoen bilkura antolatu du astebururako Donosti BIZaldi elkarteak Durangon eta Gernikan. Zapatuan Durangotik zehar ibiliko dira eta uriari buruzko galderak erantzun beharko dituzten lehiaketa baten.
Arratsaldean berriz, Kurutzesantu museoa bisitatuko dute. Tabiran autoak ikusgai jarriko dituzte arratsaldeko 17:00etatik aurrera interesa duten herritarren gozamenerako. Domekan Gernikara joango dira.
Bizaldien bilkurak Euskal Herriko, Kataluniako eta Madrilgo bizaldien zaleak batuko ditu. Antolatzaileek azaldu dutenez, jardunaldi honetan 40 autok parte hartzea itxaroten dute.