Aukera zabala emakumeen jabekuntza ikastaroetan

Anboto 2011ko ira. 18a, 08:52

Durangoko Udaleko Aukera Berdintasun Sailak eta Andraguneak hurrengo hileetan emakumeen jabekuntzari buruz antolatuko diren ikastaroen berri eman du

Durangoko Udaleko Aukera Berdintasun Sailak eta Andraguneak hurrengo hileetan emakumeen jabekuntzari buruz antolatuko diren ikastaroen berri eman du. 

 

Urrian hasiko direnen artean daude txalaparta ikastaroa eta Emakumezkoen abangoardia: Londres 1900-1940 izenekoa.

 

Ikastaroek plaza mugatuak dituzte, eta aurrez izena emateko epea irailaren 21ean amaituko da; 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, Andragunean. Ondoren, zozketa egingo dute aurretik izena eman duten emakume guztien artean. Jakinarazi dutenez, haurtzaindegi zerbitzua egongo da, aldez aurretik eskatuz gero. Ikastaro denak www.durango-udala.net webgunean daude ikusgai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!