Kirola, gaztetxoendako hainbat ekintza eta musika gozagai, zapatuan, Urritasunaren Egunean

Anboto 2011ko ira. 15a, 08:47

Goizean futbol eta saskibaloi partidak jokatuko dituzte Landako kiroldegian

Goizean futbol eta saskibaloi partidak jokatuko dituzte Landako kiroldegian

 

Urritasunaren Nazioarteko Eguna abenduaren 3an den arren, urte sasoi honetan egunak luzeagoak direnez eta argitasun gehiago egoten denez, ekintzak zapatu honetara aurreratzea erabaki dute. Geu Be eta ASEBI elkarteak, Tabirako kluba eta Durangoko Udala dira egun osoko egitarauaren antolatzaileak.

 

Zapatuan, 10:00etan, Geu Be elkarteko ordezkariek Tabirakoko ordezkarien kontrako futbol partida jokatuko dute Landako kiroldegian. Ondoren, 12:00etan, gurpil-aulkiko sasbikaloi partidan lehiatuko dira Bilbao BSR eta Donostiako Bera Bera. Sarrera doakoa da. “Behin ikustera joaten denak, hurrengoan ere errepikatu egin ohi du”, dio Javier San Domingo egokitutako kiroleko Euskadiko Selekzioko hautatzaileak. Atsedenaldian gura duten ikusleek gurpildun aulki berezia probatu ahalko dute.   Eguerdian, 14:30 inguruan, Plateruenean batuko dira herri-bazkarian.

 

Arratsaldean, 17:00etatik aurrera gaztetxoendako jolasak, tailerrak eta kontu-kontalariak egongo dira Ezkurdi plazan. 19:00etan txokolotadaren inguruan batuko dira, eta eguna erematatzeko Lotxo taldeak kontzertua eskainiko du Ezkurdin.

 

Saria Gora Gora tabernari

Geu Be elkarteak ikerketa bat egin zuen iaz Durangoko tabernen artean, gutxituentzako ondoen egokituta zein zegoen jakiteko. Ondoen egokituta dagoena Durangoko Gora Gora taberna dela iritzi diote, eta eguaztenean bertara joan ziren nagusia zoriondu eta sari bat emateko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!