Mugikortasun Iraunkorraren Astearen baitan antolatutako ikastaroetan parte hartzeko aukera dago oraindik. Izena eman gura duenak azken egunak ditu honeek.
Gidatze Eraginkorra eta Bizikleta hirian gidatzeko, ikastaro biok antolatu dituzte Durangon irailaren 16tik 21a bitartean izango den Mugikortasun Iraunkorraren baitan. Biak ala biak doakoak dira eta 18 urtetik gorako herritarrei zuzendutakoak. Antolatzaileek azaldu dutenez oraindik ere lekua geratzen da parte hartzeko.
Gidatze Eraginkorra ikastaroak lau orduko iraupena izango du eta norberak aukeratzeko egun bi jarri dituzte: irailaren 17an, 09:30etik 13:30era, eta, irailaren 20an, 16:00etatik 20:00etara. Bizikleta hirian gidatzeko ikastaroak ordu biko iraupena izango du: irailaren 17an, 11:00etatik 13:00era.
Izen ematea modu bitan egin daiteke: agenda21@durango-udala.net helbidera e-maila bidaliz datu pertsonalekin batera edo 94 466 97 39 telefono zenbakira deituz.