Bisitari kataluniar eta frantziarrak nagusi aurten ere Turismo Bulegoan

Anboto 2011ko ira. 8a, 08:29

Iaz %40 hazi zen Turismo Bulegoko kontsulta kopurua; aurten iazko datuei eutsi diete

Iaz %40 hazi zen Turismo Bulegoko kontsulta kopurua; aurten iazko datuei eutsi diete.

DATUAK *

Guztira............... 4.487
Durangotik......... 1.551
Estatutik............. 1.349
EAEtik.................  964
Nazioartetik........  616

Estatutik
Katalunia................. 381
Madril...................... 190
Valentzia................. 142
Andaluzia................ 119
Gaztela Leon........... 99
Galizia..................... 74
Kanariar Uharteak... 50
Aragoi...................... 44
Kantabria................. 39
Asturias.................... 38

Atzerritik
Frantzia.................. 163
Italia........................ 60
Alemania................. 57
Erresuma Batua...... 52
AEB......................... 41

Euskal Herritik
Bizkaia................... 739
Gipuzkoa............... 127
Araba...................... 95
Nafarroa................. 66

Turismo Bulegoak kontsulta kopuruetan igoera nabarmena izan zuen iaz; %40 gehiago 2009ko datuekin alderatuta. Aurten, iazko hazkundea egonkortzen duten datuak jakinarazi dituzte. 2010ean, irailera bitartean, 4.597 bisita jaso zituzten; aurten kopurua 110 lagun gutxiagokoa izan da: 4.487, guztira. Iazkoaren antzera mantentzen den beste datu bat bisitarien jatorria da; estatu mailan, aurten ere, Kataluniatik jaso dituzte kontsulta gehien, eta nazioarteko datuei erreparatuz gero frantziarrak izan dira Turismo Bulegora sarrien hurreratu direnak, iaz legez.

 

Ohikoa den moduan, bisita gehienak herrikoak dira, durangarrak (%34,5); estatutik datozen bisitarien kopurua ere ez dabil kopuru horretatik aparte: %30. Euskal Autonomia Erkidegoko kontsulta kopurua %21,4koa da eta atzerritik jasotakoa %13,7koa.

 

Estatutik jasotako bisiten datuak desglosatuz gero, aurten ere kopururik handiena kataluniarrek osatzen dute: 381, guztira, bisita kopuru guztiaren %28,2; Madrildik 190 lagun etorri dira, Valentziatik 142 , Andaluziatik 119 eta Gaztela Leondik 99.

 

Nazioarteari dagokionez, frantziarren bisita kopuruak gainerako edozein herrialdetako kopuruen oso gainetik daude. Urtarriletik abuztu amaierara, Turismo Bulegoak 163 kontsulta jaso ditu Frantziatik (%37,8). Ondoren, Italia (%13,9), Alemania (13,2), Erresuma Batua (%12) eta Ameriketako Estatu Batuak (%9,5) datoz, hurren hurren.

 

 Euskal Autonomia Erkidegoko datuek erakusten dutenez, Bizkaikoak dira kontsulta kopuruaren hiru laurdenak (739 bisita, guztira). Ondoren,  Gipuzkoa eta Araba datoz, 127 eta 95 bisitarekin. 

 

* Urtarriletik abuztu amaierara arteko datuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!